Internet, baliabide askoren multzo edo sare da eta baliabide hauek erabiliz, bideojokoak eta bestelako denborapasak (komikiak, filmak,...), kurrikulumaren garapenean lagundu dezake modu dibertigarri batez eta ikasleen interesak kontuan hartuz. Beraz, baliabide hauen helburua alfabetatzea bada, gure helburu didaktikoak, kontzeptuen barneratzea eta ikasleen egunerokotasunari buruzko hainbat ekintza betetzen lagundu dezakete.
Pentsamendu kritikoaren eta hausnarketaren garapena bultzatu dezakegu. Interneten gai bati buruzko milaka artikulo ezberdin irakurri ditzakegu eta ideia edo iritzi ezberdinak analizatuz eta landuz, horrela gure ezagutza errotuz, kritikoagoak izanez eta erdizka ditugun informazio edota ideiak finkatuz.
Eskolak, bere konpetentziak garatu eta datorkigun etorkizuna kontuan izanda, ez luke internet alde batera utzi beharko, egungo umeak XXI. mendeko gizartean integratzea badu helburu. Irakasle batzuk, internet gauza negatibo bat moduan ikusten dute, bere lan egiteko modua baldintzatu dezakeen beldur direlako. Dena den, internet hezkuntza ekintzak indartu dezakeen erreminta garrantzitsua da. Ezin dugu ahaztu, ikasleak, tresna honekiko hausnarketa eta kritika garatu behar dutela eta honekin hezitu. Internetekin, telebistarekin gertatzen den antzera gertatzen da: informazio eskaintza amaiezina, eta erabiltzaileen alfabetatze berria behar duela informazio edo eskaintza horiek aukeratzen jakiteko.
Ikastetxeak beraz, informazio gizartean bere lekua izan nahi badu, tresna berri hauek erabiltzen eta eguneratzen hasi beharko dira.