Blog honetan, Internetek eta teknologia berriek ikaskuntza prozesuan duten balioa erakusten saiatuko naiz azalpen labur batzuen bitartez. Eta ez soilik hezkuntzan baizik eta gizarte osoan gero eta indar gehiago hartzen ari den tresna baliotsua dela eta ezin dugula alde batera utzi, informazio sare ia amaiezina eta lan egiteko bideak edota bestelako baliabide asko eskeintzen duen materiala dela.

Arbela digitalak  

Posted by Alexander

Pere Marquès bere Chispas TiC y educación blog-ean esaten duenez, 2012. urterako (soilik 4 urte barru) ikasgela guztiek izango dituzte arbela digitalak.

Hau badirudi oso ikuspegi baikorra dela, baina ondo legoke irakasleak prestaturik egotea horrela izan zedin, tresna hau erabiltzen hasi ahal izateko. Eta nahiz eta arbela digitalaren erabilera erraza izan, irakasleek ezagupen eta kapazitate batzuk izan behar dituzte informatikaren inguruan, gaur egunean, optimistak izanez %40 baino ez, ez dutenak.

Tresna hau dagoeneko ezinbestekoa da. Klasera heldu, ordenagailua konektatu eta eguneroko kontzeptuak flash animazio edo proiekzio bidez aurkeztu, edozein ikasleren lana aurkeztu eta guztion artean zuzendu, irudiak edo grafikoak kolore bizian aurkeztu edo egindako diktaketa jarri taldean zuzentzen joateko, egunero egin daitezkeen gauzak errazteko azken finean. Egia da, beste egun batzuetan koadernoak zuzendu, irakurri, muralak egin, hitzegin beharko dela. Baina seguraski jendea tresna hau ezagutuz eta txertatuz doan heinean, lanerako oso tresna baliagarria dela ikusiko dute. Hona hemen link bat BIT.Blog de T.I.C. y Educación: PD erabiltzeko ideiak aurkezten duen lekua.

http://entizado.com/category/tic-en-la-escuela/ web orriko artikulu batetik euskaratua.


Klasean teknologia izatearen alde ona, irakaslea "magistrala" izatetik, "bitartekaria" izatera pasatzen dela da. Ikasleak euren ikaste prozesuaren erantzunle izango dira, autoebaluatuko dira eta euren ikaskideei balioa emango diete. Bizitzaren edozein gauza bezala ikasi, aske garenean hobeto ikasten dugu.

Argazkian ikus dezakegun moduan, irakasleak arbela digitalarekin azalpenak emateko sortea dauka. Baina bera soilik ez, ikasleek ere erabili dezakete, ariketak internet bidez egin, dituzten arazoak zuzendu, momentuan artxibatuko direnak, klasean ager daitekeen edozein gai berriren aurrean momentuan informazioa lortzeko...


http://vidadeprofesor.blogia.com/2004/111301-aulas-con-software.php

http://vidadeprofesor.blogia.com/upload/pizarra%20digital%203.JPG


This entry was posted on 22 dic 2008 at 9:55 . You can follow any responses to this entry through the comments feed .

0 comentarios

Publicar un comentario