Blog honetan, Internetek eta teknologia berriek ikaskuntza prozesuan duten balioa erakusten saiatuko naiz azalpen labur batzuen bitartez. Eta ez soilik hezkuntzan baizik eta gizarte osoan gero eta indar gehiago hartzen ari den tresna baliotsua dela eta ezin dugula alde batera utzi, informazio sare ia amaiezina eta lan egiteko bideak edota bestelako baliabide asko eskeintzen duen materiala dela.

web 2.0 ren tresna bat- Wikiak  

Posted by Alexander

Wikiak, kontzeptu multzo bat biltzen dituen tresna da, web orriak modu erraz batez eraldatu edo editatzeko balio duena eta aldaketa hauen informazioa edota aldaketak egin dituzten pertsonena izatea.
Hezkuntzan erabili nahi badugu, talde lanetan atera ahal diogu baliorik handiena tresna honi.

Talde bakoitzeko wiki bat eratzen badugu, taldekide guztiek aldatu izan ahalko dute aurkeztutako kontzeptuak edo ideia, horrela egiten duten lana hobetuz. Honek gainera irakasleari jarraipen bat egiten lagundu diezaioke, momentuan egiten dauden lana edo egindakoa, bukatuta egon arte itxaron beharra izan gabe, zeinekin ebaluazio jarraia posible egiten duen. Wikiaren beste abantaila bat, taldearen jarraipena eta banakakoa egitea posiblea dela, lankideen aportazioak edo idatzitakoak hor bertan agertzen direlako. Wikiak taldeko lanean sormena errazten du (batez ere taldekideak geografikoki hurrun badaude) hurrengo bideoan ikus dezakezuen moduan.




http://es.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg


Hitz gutxitan, blog batek elkarrizketak sortzen baditu, wikiak edukien antolamendu interaktiboa sortzea ahalbidetzen du modu erraz eta arin batez. Hobeto ikus dezazuen hona hemen hurrengoko aulablog21 aurkezpena zeinetan wikiak nola erabili dituzten ikusiko duzue.



Euskaratuta --> http://mu20.blogs.mondragon.edu/2008/02/08/profesor-20-wikis/

This entry was posted on 21 dic 2008 at 2:17 . You can follow any responses to this entry through the comments feed .

0 comentarios

Publicar un comentario