Blog honetan, Internetek eta teknologia berriek ikaskuntza prozesuan duten balioa erakusten saiatuko naiz azalpen labur batzuen bitartez. Eta ez soilik hezkuntzan baizik eta gizarte osoan gero eta indar gehiago hartzen ari den tresna baliotsua dela eta ezin dugula alde batera utzi, informazio sare ia amaiezina eta lan egiteko bideak edota bestelako baliabide asko eskeintzen duen materiala dela.

Slideshare- aurkezpen web orria  

Posted by Alexander


Behin arbela digitala izanda, materiala bilatu nahi izango dugu edo egin izan nahiko dugu erabilpen ona emateko tresna honi: flash animazioak, irudiak...eta aurkezpenak.

Animazioak edo irudiak ez da zaila izango. Google bilantzailean hitz egokiak idatzi eta pilo bat animazio edo irudi aurkituko ditugu. Baina aurkezpenak piska bat gehiago kostatuko zaigu aurkitzea ezkutatuago daudelako, Google-en hoberena, "reproducción animal .ppt" edo antzerakoekin proba egitea dugu. Baina metodo honek duen arazoa da, deskargatu behar izango ditugula ikusi eta balio zaizkigun jakin ahal izateko.

Zorionez badaukagu web orri interesgarri bat honi buruz, on-line zerbitzua ematen diguna: Slideshare.net zeinetan pertsona askok euren aurkezpenak eskegi eta konpartitu egiten dituzten, besteok deskargatu gabe ikusi ahal izateko. Egokiak iruditzen bazaizkigu deskargatzen ditugu, gure helburuetara hurbil daitezen editatu eta erabiltzeko prest izango ditugu. Lan asko aurrezten digun baliabidea da eta eskertzekoa da. Hori bai, eskerrak emateko modu egokiena guk geuk eginiko aurkezpenak eskegitzea dugu. Seguraski norbaitek eskertuko digula horrela katea jarraituz, horrela piskanaka piskanaka, kalitate eta tamaina handiko biltegi bat eratzen joango garelarik.

Hemen daukazue slideshare web orriaren hipertestua
http://www.slideshare.net/agrega

This entry was posted on 22 dic 2008 at 10:50 . You can follow any responses to this entry through the comments feed .

1 comentarios

Anónimo  

txerritxu...!! eres un buen maestro..un besito! angie

2 de enero de 2009, 13:39

Publicar un comentario