Blog honetan, Internetek eta teknologia berriek ikaskuntza prozesuan duten balioa erakusten saiatuko naiz azalpen labur batzuen bitartez. Eta ez soilik hezkuntzan baizik eta gizarte osoan gero eta indar gehiago hartzen ari den tresna baliotsua dela eta ezin dugula alde batera utzi, informazio sare ia amaiezina eta lan egiteko bideak edota bestelako baliabide asko eskeintzen duen materiala dela.

WEB 2.0 eta software librea  

Posted by Alexander


http://es.youtube.com/watch?v=9NrPGDtzv50


Web 2.0 ari buruzko pps bat:

Web 2.0 Educacion
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: web 2.0)

http://www.slideshare.net/labarrosc/web-20-educacion-presentatio

Web 2.0 ohiko aplikazioen eboluzioa da, erabiltzaileari bideratutako web aplikazioetara hain zuzen. Web 2.0 ez da teknologia bat, izatez jarrera edo jokaera bat da.

Elkarlana sortzen duten aplikazioetan eta idazmahai aplikazioak ordezkatzen dituzten zerbitzuetan datza.

Interneten proiektu berriak definitu dituen epealdia eta erabiltzaileei konponbide hobeak eskaintzeko arduratu dena da. Askoren ustez, orainarte internet izan dena birasmatu du, baina egia esan, gure ingurunea aldatuz joan den einean, eboluzio edo aldaketa naturala egon da proposamen interesgarri berriak agertuz joan dira, egunero gaurkotasun idazkietan analisatzen dugun moduan.

Aipagarria da web1 hasi zenean, ingurune estatiko batean aurkitzen ginen, HTML guneekin, erabiltzaileekin interakziorik ez zutenak eta gutxitan eguneratzen zirenak.

Baina Web 2.0a noiztik datorkigun hobeto uler dezagun, O´Reilly Media eta Dale Doughertyk konferentzia batean kontzeptu edo ideia hau lehenengo aldiz aipatu zutenera jo behar dugu, zeinetan ideia txaparrada bat elkarbanatu zituzten MediaLive-eko Craig Cline-ekin batera. Hitzaldi horretan errenazimenduari eta web eboluzioari buruz hitzegiten zeuden.

Denbora guztian aplikazio berriak eta gune asko baliabide ikaragarriekin agertzen ziren. Eta horrela Web 2.0 conference hasi ziren egiten 2004 urtean, gaur egun San Franziskon urtero egiten dena.

Lehenengoko hitzaldietan honetaz hitzegin zuten:

  • Web plataforma bat da
  • Internet mugitzen duena informazioa da
  • Parte hartzearen arkitekturak mugitzen dituen sarearen efektuak.
  • Bakoitzak garatzen eta banatzen dituen ezaugarrien arabera sortzen dira berrikuntzak.
  • Softwarearen amaiera, betirako beta zerbitzuak baititugu.
Hemen daukazuen webgune interesgarri bat web 2.0ko aplikazio askorekin:
http://wwwhatsnew.com/

This entry was posted on 16 ene 2009 at 8:43 . You can follow any responses to this entry through the comments feed .

0 comentarios

Publicar un comentario